SINOPSIA
Giza bihotzak 60 taupada egiten ditu, bataz beste, minutu batean; giza birikiek 16 aldiz egiten dute arnas minutu batean. Urdaibai ez da giza organismo bat; baina bai, ordea, beste mota bateko organismo bat: biosfera bat da. Bertan bizi diren izaki bizidunek definitzen duten ekosistema bat. Egunean lau “taupada” egiten ditu, mareekin batera; eta urtean lau aldiz egiten du “arnas”: udaberrian, udan, udazkenean eta neguan.
Urdaibairen taupada lau urtaroak azaltzen dituen kontakizun sekuentziala da.Pertsonaien eguneroko jarduerak oso ezberdinak badira ere, istorioan elkar gurutzatzen dira. Euren eskutik, gaur egungo erretratu kolektiboa lantzen dugu, etorkizun jasangarri baterako erreferentziak bilatzen ditugun bitartean.