SINOPSIA
Oporretara joan behar duten egun berean, dirurik gabe gelditu dira etxebestetarrak. Patrizio Etxebestek ez du sosik oporretara Marbellara joateko, herrian lau haizetara zabaldu duten plana betetzeko alegia. Zer egin? Itxura mantentzeak du lehentasuna Etxebeste familian, eta horri jarraiki antolatzen dute plana: oporretara abiatu, herria agurtu eta joan. Herritarrak lo daudelarik, isil-isilik etxera bueltatu eta hantxe ezkutatuta pasatu hilabete guztia, herriak Marbellan daudela uste duen bitartean. Etxekoen sekretua izango da hori.