THE WISH FISH Eusk

ZUZENDARIA:

GORKA VAZQUEZ & IVAN ONEKA

ESTREINALDIA

2012/04/27


Kalifikazio-orria ESKATU PROIEKZIO BAT

SINOPSIA


Hau nahaspila sortu dudana arraina ez jateagatik!


Opilek arraina jatea gorroto du. Bere amak berriz, zabor jana irensteari utzi diezaion azken ahalegin batean jaki berezi bat prestatu dio: Desioen arraina. Opilek berriz horiek ume kontuak direla argi badu ere, berea botako du: “Datozela mutante extralurtarrak eta eraman dezatela planetako arain guztiak”.


Biharamunean, Saturon gaizkilearen tropak lurrera iritsiko dira asmo zehatz batekin: ozeanoak eta bertako arrain guztiak xurgatu, kaosa sortu eta lurra hondamendira eramatea.


Desioen Jagole Maixuek erreskatatuko dute Opil. Hauek oso haserre eta arduratuta daude burugaberen batek hain desio aldrebesa eskatu duelako. Baina badu aukera bat. Desioen beste arrain bat topatu, jan eta aurreko desioa desegingo duen beste desio bat eskatzea. Arazo bat dago ordea, dagoeneko munduko arrain guztia Saturon gaizkile extralurtarraren espazio-untzien sotoetan dago... eta hori gutxi balitz, mila urtetik behin agertzen omen da bakarrik desioen arraina.


Hemendik aurrera, Opil, Kaballa kapitainaren laguntza izango du, honen alaba Marinarena, bai eta Duketza Zuriko Rapesarena ere. Abentura zoro batean murgilduko da, eta bereziki ahalegindu beharko da arrain guztia berreskuratu eta mundua salbatu nahi badu. 


Share by: